ORDIZIA-ABARISKETA-ZUNZUNEGI-ARERIA-ARRANOMENDI-ORDIZIA

IGANDEA     2023/01/15    

GOIZEKO 08:00etan- TORREATIK    

AURREIKUSITAKO IBILBIDEA

LUZERA: 15,45 km.    ALTUERA: 604m    TRACK ZK.:123158429

Iganderako mendi irteera. Eguraldi txarraren iragarpena dago, beraz, Ordizia inguruan ibilbide bat egitea pentsatu dugu.

Goizeko 8etan hasiko dugu ibilbidea Torrean, Mariarats aldera eta hemendik, Beasaingo lurraldera, Abarizketa baserrietara.

Usurbeko ohiko bide batean gora jarraituko dugu, baina igotzeko tentazioari eutsi eta Beasainera desbideratuko gara, Arrieta baserritik.

 Beasaindik alde egingo dugu berehala, Altamira auzotik, Txintxurreta eta Zunzunegi baserrietatik, Olaberrira igotzeko.

Olaberriko erdigunera iritsi gabe, Lazkaora desbideratuko gara, Arramendi baserritik. Badirudi garai batean hemen Areria zegoela, egungo Lazkaoren aurrekoa.

  Lazkaotik, hilerrira igoko gara eta hemendik, Senperetik, Granjatik eta Altamiratik, Ordizian amaituko dugu.

Bitxikeria:

Gaur egun Granja San Isidro izenez ezagutzen den baserriaren jatorrizko izena Arranomendia da. Abeletxea eraiki aurretik bi baserri zeuden bertan; biak Arranomendia izenekoak. 1.892an saldu ziren San Isidro Abeletxea eraikitzeko


Salida montañera para el domingo. Hay predicción de mal tiempo, así que hemos pensado en hacer un recorrido alrededor de Ordizia.

Empezaremos el recorrido a las 8 de la mañana en Torrea, hacia Mariarats y desde aquí, hacia territorio beasaindarra, a los caseríos Abarizketa.

Seguiremos subiendo por uno de los caminos habituales de Usurbe, pero, resistiremos la tentación de subir y nos desviaremos hacia Beasain, por el caserío Arrieta.

Rápidamente abandonaremos Beasain, por el barrio de Altamira, por los caseríos Txintxurreta y Zunzunegi, para subir hacia Olaberria.

Sin llegar al centro de Olaberria, nos desviaremos hacia Lazkao, por el caserío Arramendi. Parace ser que, en un tiempo, por aquí estaba Areria, predecesor del Lazkao actual.

Desde Lazkao, subiremos hacia el cementerio y desde aquí, por Senpere, la Granja y Altamira, terminaremos en Ordizia.

Una curiosidad:

El nombre original del caserío hoy conocido como Granja San Isidro es Arranomendia. Antes de la construcción de la granja había dos caseríos, ambos denominados Arranomendia. Vendidos en 1.892 para la construcción de la Granja de San Isidro.

 

  EGINDAKO IBILBIDEA

ORDIZIA-ABARISKETA-ZUNZUNEGI-ARERIA-ARRANOMENDI-ORDIZIA

LUZERA: 16,21 km.    ALTUERA: 669m    TRACK ZK.:123496942

Goiz euritsua, iragarrita zegoen bezala. 20 lagun elkartu ginen.

Gehienak, euria ari duen arren, aurpegi onarekin, irribarretsu. Nabari da atzo Realak Athletici irabazi ziola (3-1).

Ibilbidea: Ordizia - Mariarats - Abarizketa - Zunzunegi - Arramendi - Arranomendi - Ordizia.

Goiz osoa aterkia zabalik. Lokatz asko dago Beasainmendi eta Usurberako errepidearen artean. Ohikoa da inguru honetan eta are gehiago kamioiak egurra ateratzen aritu direnean. Kontuan hartu beharko da beste irteera batzuetarako.

Abarizketatik Arrieta baserrirainoko jaitsiera, oso labainkorra. Batek baino gehiagok lurrean amaitzen dugu, baina ondorio txarrik gabe. Gainerakoan, gorabeherarik gabe osatzen da ibilbidea.

Hamaiketakoa Arramendin (Areria), euria egiteari uzten dion goizeko une bakarra.

Lazkaora jaitsi eta, hilerriko eta Arranomendiko aldapatik (San Isidro etxaldea), etxera.

_____________________________

Mañana lluviosa, tal y como estaba anunciado. Nos juntamos 20 personas.

La mayoría, a pesar de que llueve, con buena cara, sonrientes. Se nota que, ayer, la Real le ganó al Athletic (3-1).

Recorrido: Ordizia - Mariarats - Abarizketa - Zunzunegi - Arramendi - Arranomendi - Ordizia.

Toda la mañana con el paraguas abierto. Nos encontramos con mucho barro entre Beasainmendi y la carretera a Usurbe. Es habitual en esta zona y más ahora que los camiones han estado sacando madera. Habrá que tenerlo en cuenta para otras salidas.

La bajada desde la zona de Abarizketa hasta el caserío Arrieta, muy resbaladiza. Más de uno terminamos en el suelo, pero sin malas consecuencias. Por lo demás, se completa el recorrido sin incidencias.

Hamaiketako en Arramendi (Areria), único momento de la mañana que deja de llover.

Bajada a Lazkao y, por la cuesta del cementerio y Arranomendi (Granja San Isidro), a casa.

 

Descarga RUTA: ordizia-abarizketa-zunzunegi-areria-arranomendi-ordizia        

Menleku  2023/01/15

 

https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/ordizia-abarizketa-zunzunegi-areria-arranomendi-ordizia-123496942