Norber Oroimenez 2019-12-28
-
Kategoria gurasoa: Bideoak
-
in 2019 Bideoak
Punta Luzero - Santurtzi
NORBERRI AGURRA
Kantauri itsasoko ertz edo talaia eder hontan Abra badiaren parean elkartu gara NORBERRI gure diosalarik beroena eta maitekorrena luzatzeko asmotan.
Diosala diot, geroarte bat besterik ez bait da hau, zuk Norber egin duzun bide berbera egingo dugulako guztiok bizitzak hala agintzen digunean. Bitartean ordea, zuk erakutsitako mendiko giro umoretsua mantentzen saiatuko garela agintzen dizut, umoretsua bai… zuk ondo zenekien bezala bizitza eta umorea elkar lotuta doazelako. Umore hitza HUMUS-etik dator, lur hezetik, eta lur hezea beti da emankorra, kimu berriak ere hobeto itsasten dira lur hezean, hala itsasi zaizkigu guri ere zuk erakutsitako lekzioak.
Zuk aldegin duzunez geroztik mendi talde hontako azken putz garenok akuilu falta somatzen dugu, hesi bat igaro behar dugunean luzatzen zenigun besoaren falta sentitzen dugun bezala, mendian elkartasuna zer den ondo bait zenekien, lekzioa erakutsita aldegin duzu Norber.
Eskerrikasko hainbeste aldiz bide-lagun izan zaitugulako, baina ez dago adiorik, hesi hori gurutzatzen dugunean zure eskua luzatuko diguzun esperantza osoa dugulako.
Humor y solidaridad son las dos lecciones que tú nos has enseñado, y como decía en euskara humor viene de HUMUS, es en definitiva la transformación de la materia orgánica para que la planta crezca fuerte, asi crece la solidaridad que tú has sembrado en nosotros y nos has trasmitido, nunca nos faltó tu mano amiga al cruzar un cerco, ni una palabra de apoyo cuando la cuesta era demasiado pendiente. Ahora sabemos que cuando nosotros crucemos el umbral que tú has cruzado, tu mano amiga nos saldrá al encuentro.
Ez dut gehiago luzatu nahi baina utzi iezaidazue Xabier Leteren olerki esanguratsu batekin omenaldi txiki hau bukatzen.
Ez nau izutzen negu hurbilak ez nau iluntzen baratzatikan
Uda betezko beroan azken loreak biltzeak
Dakidalako irauten duela muga guztien arrazoi bila
Orainak ere geroan arnas gabe ibiltzeak
Nolabaitezko kale geldian arratsaldeko argi betera
Unez uneko lerroan zentzu denak umiltzeak
Guztia present bihurtu arte amets betezko loa baitakar
Nor izanaren erroan behin betirako hiltzeak.